Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak agur karguari

Amarauna

Iñaki Muruak agur EHBE

'Gustura etorri nintzen eta oso gustura noa'

2018/03/17

Iñaki Murua gabiriarra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da 13 urtez. Muruak agur esan dio ardura horri eta aurrerantzean zortzikote batek osatuko du lehendakaritza berria

  • 30:09 min
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñean egin zen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko batzar nagusia eta hantxe esan zuten agur Iñaki Murua elkarteko lehendakariak eta Xabier Gaztelumendi idazkariak. Aurrerantzean talde batek erantzungo dio lehendakaritzako funtzioari. Lehengo zuzendaritza kideekin batera, zortzikote batek osatuko du talde hori. Besteak beste, gaurko bertsogintzan oso presente dauden pertsona erreferenteak dira zortziak. Talde gaztea eta anitza. Zaharrenak 44 urte eta gazteenak 26. Euskal Herriko ia lurralde denak ordezkatzen dituzte. Lehendakaritza berri hau osatzen dutenak dira: Arrate Illaro, Beñat Gaztelumendi, Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Xabi igoa. Hauekin batera zuzendaritzan izango dira beste lurraldeetako lehendakariak, Elkarteko sail arduradunak eta eragileak. Xabier Gaztelumendi, idazkaria, 16 urtez aritu da lanean. Iñaki Murua 13 urtez izan da lehendakari eta Imanol Lazkano, aurreko lehendakariak 20 urte egin zituen karguan. Muruak bere lehendakari ibilbideaz eta agurraz hitz egin digu 'Amarauna' saioan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena