Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Igandean

Emakumeen trafiko sareez eta immigrazio politikez, 'Amarauna' saioan

ERREDAKZIOA | G.U.

Aste honetan izandako atxiloketen harira, Ane Garay eta Itziar Gandarias ikerlariak izango dira gurekin, sare horiek eta herrialdeen immigrazio politikek emakumeengan duten eraginaz hitz egiten.

Hego Euskal Herrian prostituzio sare batekin zerikusia dutelakoan, hainbat atxiloketa egin dituzte azken orduetan. Emakume horietako asko Nigeriatik Europara etorritakoak ziren. Hain justu ere, pertsonen trafiko sare horiei buruz, eta herrialdeek hartzen dituzten immigrazio politikek emakume horiengan duten eraginaz hitz egingo dugu igandeko 'Amarauna' saioan bi ikerlarirekin. Ane Garay eta Itziar Gandarias izango dira gurekin.

Gainera, musika pixka bat ere izango dugu, oso gurea dugun musika-tresna bat lagun: txalaparta. Aritz eta Simon Goikoetxea aita-semeak gurekin izango dira. Bukatu aurretik, sareak utzi dizkigun azken albisteak aztertuko ditugu Josu Lezameta eta Benito Fiz blogariekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia