Itxi

Amarauna

Txalaparta

Goikoetxeatarren txalapartak ttakun eta ttakun jarraitzen du

Simon eta Aritz Goikoetxea aita-semeek txalaparta nola jaso duten eta nola transmititzen ari diren kontatu digute "ohola sagarra estutzeko, saskiak biltzeko eta makilak sagarrak lehertzeko".

  • 21:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txalapartaren ahaiderik ezagunenak dira Zuaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak. Tradizioz, sagardoa egitetik eta baserriari oso lotua egon den musika tresna da txalaparta. Urtetan bi familia hauen eskutan egon zen horri eusteko erantzunkizuna. Eta jarraitzen dute horretan. Hauek aurrekoengandik jaso zuten ondarea, eta gaur egun txalaparta jotzen duten askok Zuaznabar anaiengan eta Goikoetxea anaiengan aurkitu zuten inspirazioa.

Hil berria zaigun Joxean Artzek eta Jexux anaiek haiekin ikasi zuten txalaparta jotzen, hiltzeko zorian zegoen tresna hau ikasi eta mundu modernoan txertatu zuten. Gero ezaguna da oso, Juan Mari Beltranek egindako lana. Musika tresna honek, gaur duen prestigioaren erantzuleetako bat da. Eta gero etorri zen txalapartaren loraldia, horren adierazle Oreka tx taldeak hartutako bidea. Nomadak Tx proiektuan mundo osora hedatu nahi izan zuten txalaparta. Edo munduko soinuak ekarri zizkiguten euren eskuetatik, egurrezko, izotzezko, harrizko, marmolezko, burdinezko… txalapartekin. Eta eboluzioa etengabea izaten ari da.

Hirurogeiko hamarkadan Zuaznabartarrak eta Goikoetxeatarrak ziren txalaparta jotzen zuten bakarretakoak. Lasarteko Sasoeta (Sausta) baserriko Zuaznabar anaiak. Eta Donostia, Astigarragako, Erbetegi-Etxeberri baserrikoak Ramon eta Asentsio Goikoetxea anaiak. Ordukoak ez, baina oraingo Goikoetxeatarrak izan dira 'Amarauna' saioan.