Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Euskadiko Zur Mahaiak kazetaritza saria eman dio Jokin Aldazabali

Euskadi Irratiko 'Ekosfera' saioko gidariari Vita Etxeari buruz emandako erreportajeagatik eman diote saria.

Jokin Aldazabal Euskadi Irratiko 'Ekosfera' saioko gidariak Euskadiko Zur Mahaiak eman duen kazetaritza saria jaso berri du. Ostiralean Bilbon egindako ekitaldian eman zioten golardoa, ingurumen eta energiari buruzko irratsaioan Vita Etxeari buruz eskainitako erreportajeagatik.

Euskadiko Zur Mahaiak emandako sarien lehen ekitaldi honetan, EiTBko 'Sustraia' saioak eta El Correo egunkariak ere jaso dute saria, telebista eta prentsa idatziaren alorretan, hurrenez hurren.

'Ekosfera' saioa energia eta ingurumenari buruzko astekaria da, eta igandeetan izaten da entzungai Euskadi Irratian, 08:30ean.