Itxi

Ekosfera

Ekosfera

"Argitu" ekimenaz eta kiroldegietako energia-kontsumoaz, igandean

'Ekosferan', igandean, 08:30ean, Garbiñe Olaberriarekin hitz egingo du Jokin Aldazabalek "Argitu" ekimenaz, eta Igor Hilariorekin egongo da, udal kiroldegietako energia-kontsumoaz aritzeko.

Gipuzkoarrek aukera izango dute "Argitu" ekimenean parte hartu eta argindar kontsumoa murrizteko. Kontagailu bana izango dute etxean, eta internet bidezko plataformak laguntza eta aholkuak emango dizkie % 10-15 gutxitzeko energia-kontsumoa. Igandean, 'Ekosfera' saioan, Garbiñe Olaberriarekin hitz egingo du Jokin Aldazabalek, eta berak emango ditu horren inguruko xehetasun gehiago.

Ondoren, Igor Hilario izango dute programan. Udal kiroldegietako energia-kontsumoa aztertu du, eta horren berri emango digu.