Itxi

Ekosfera

Zipriztinak

Likenak, hirunaka

Likenak zer diren azaldu digu Arantxa Txintxurreta biologoak, eta, askotan, hiru bizidun batzen dituztela argitu digu.

  • Arantxa Txintxurreta

    Argazkia: Jason Hollinger

    2:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Legamia zer den guztiok dakigu: sobretan erosten dugun hauts zuria, irin zuriari gehitu ohi dioguna, madalenak egiteko. Ogia egiteko errezetatan ere agertzen da, baita erroskiletan ere. Batzuek tortilari gehitzen diote, potoloagoa gera dadin. Bada, legamiak, berez, onddoak dira eta zelula bakarrak. Legamitik abiatuta, likenei buruzko azalpenak emango ditugu 'Ekosfera'n.

Orain arte ikasi izan dugu likenak bi izakiren sinbiosia direla, onddo baten -normalki askomizetea-, eta fotosintesia egiten duen alga baten edo bakterio baten elkarbizitza.

Uda honetan jakin dugu -zientzia-artikulu bati esker, bide batez-, liken arrunt askok hiru bizidun elkartzen dituztela, ez bi! Ikasi genuenaren arabera, algak edo bakterioak likena elikatzen du, fotosintesiari esker, eta onddoak babesa, hezetasuna eta egitura ematen dizkio likenari. Science aldizkarian argitaratu dutenaren arabera, ikertzaileek aurkitu dute basidiomizetea den legami batek ere parte hartzen duela liken askotan, eta uste dute likenaren egituran duela garrantzia.

Ikerketa honek ikerketa gehiago sortuko du hemendik aurrera, eta ikusi beharko dugu zer argi-ilun ekartzen dizkigun.

Bitartean, sukaldean bizkotxoak egiten jarraituko dugu, legamia ahaztu gabe, ordea!

On egin!