Itxi

Albisteak

asteazkenean

Ahal Duguko Bilboko Idazkari Nagusia, gaur, ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Honez gain, Maialen Lujanbioren asteroko 'Sinadura' eta Atxondoko alkatea izango ditugu gurean.

8:00etan hasiko da martxan ‘Faktoria’, Euskadi Irratian. 8:30ean Eguzki Urteaga, Hedoi Etxarte eta Mikel Aramendi izango ditugu solasean, Baiona, Iruñea eta Donostiatik.

9:00etan, hauteskundeen tarte berezian, Lander Martinez Bilbodoko Ahal Duguko Idazkari Nagusia izango dugu gurean.  Alderdiak hauteskundeetan izandako emaitzez eta etorkizunean hartu beharreko erabakiez mintzatuko da Martinez.

9:30ean, ekonomia tarte berezian, M.J Aranguren eta Lander Beloki izango ditugu, azken ekonomia albisteen inguruko gogoeta egiten. Jarraian, asteazkenero bezala, Maialen Lujanbioren gogoeta izango dugu, ‘Sinadura’ atal berezian.

Faktoria Magazina David Cobos Atxondoko alkatearekin irekiko dugu. Atxondoko alkateak ez ditu sinatu AHTko desjabetze aktak, desjabetze legeak berak esaten duenari jarraiki. Guzti honen inguruan hitz egingo du Cobosek Manu Etxezorturekin.

11:00etan, Gabonetan dotore janzteko joerez hitz egingo digu Haizea Arranz diseinatzaileak. 12:00etan, atzerrian egon diren Lanbide Heziketako hiru ikasle izango ditugu gurean, kanpoan bizitako esperientziaz mintzatzen.

iaz mintzatzen.