Itxi

Albisteak

Ostegunean

Gabon giroa nagusi, gaurko ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Gainera, Joseba Arruti, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendi izango ditugu tertulian eta Ibon Sarasolak ostegunetako 'Sinadura' eskainiko digu.

8:30ean, ostegunetako solasaldiari emango diogu hasiera 'Faktoria'n, Joseba Arruti, Martxelo Otamendi eta Nerea Azurmendirekin. 9:30ean, Ibon Sarasola izango da gurean, asteroko ‘Sinadura’ tartean.

Ohiko tarteez gain, gonbidatu berezia izango dugu ‘Faktoria’n gabon bezperaz. Izan ere, eguneko protagonista den Olentzeroren bisita jasoko dugu gurean.

10:15ean, Lesbosen iheslariei laguntzen Gabonak pasatuko dituen bikote elgoibartarra ezagutuko dugu. 10:30ean, Donostiako kaleekin zuzeneko konexioa egingo dugu. Oihane Egurtza lankidea bertan egongo da, donostiarrek egun berezi hau nola bizi duten ikusteko.

Nazioarteko atalean, Saharatik itzuli berri diren Urko Aiartza eta Josune Gorospe elkarrizketatuko ditu Manu Etxezortuk. 11:45ean, Itsaso Nabaskues Oiartzun Futbol Taldeko jokalaria elkarrizketatuko dugu, lehenengo mailan igaro duen urte hau nola joan zaion konta diezagun.

konta diezagun.