Itxi

Albisteak

Sinadura

Maialen Lujanbioren 'Beti-bezperako koplak', arrakastatsu

Euskadi irratia

Bertsolari hernaniarrak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan egindako gogoetak 6.661 entzunaldi baino gehiago izan ditu azken 48 orduetan.

Maialen Lujanbiok 'Santa Ageda' kopla berezia bota zuen Euskadi Irratiko 'Faktoria'n asteazkenean. Gogoeta biribilak oihartzun zabala izan du Interneten. Goizeko hamarrak jo aurretik eskaini zen 'Beti-bezperako koplak' tartea irratian, eta, ondoren, sarez sare zabaldu zen eitb.eus ataritik barrena.

Bi egunetan, 6.661 entzunaldi eta 4.960 bisitari bakar izan zituen bertsolariaren gogoetak. Lau minutuko irrati-tartean, iruzkin zorrotz eta hunkigarria egiten du Lujanbiok, eta entzuleei zer pentsa ematen die gure gizarteak bizi dituen une latzez, erantzun gabeko galderak airean utzita.

Berriz entzuteko, egin klik hemen.