Itxi

Albisteak

ELA eta STEILAS

'Ordutegia ez luzatzeko erabakia hauteskundeen bezperan kokatu behar da'

Jaurlaritzak datorren ikasturtean irakasleen eskola-orduak ez dituela gehituko esan ondoren, ELAk eta STEILASek zuhurtziaz hartu dituzte hitzok eta hauteskunde bezperan kokatu dute erabakia.

  • 4:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritzak datorren ikasturtean irakasleen eskola-orduak ez dituela gehituko jakizarazi du. Hala ere, ELA eta STEILAS sindikatuetako Xabier Irastoza eta Ana Perezek erabakiaren berri ofizialik ez dutela adierazi dute 'Faktoria'n. ELAko ordezkariak esan duenez, hauteskunde bezperan hartzen diren konpromezuetako bat izan daitekeela uste dute. Horregatik, zuhurtziaz hartu dute Jaurlaritzaren mugimendua eta irailean praktikara eraman arte, ezin dute esan erabaki hau egiazkoa denik.

Bestelako murrizketak ez direla egingo baieztatu arte, hezkuntzako sindikatuek udazkenerako deitu dituzten lanuzteei eutsiko diete.