Itxi

Albisteak

Joseba Asiron

"Sanferminez kanpoan zabaltzen den irudian badugu erantzukizuna"

Joseba Asiron Iruñeko alkatea elkarrizketatu du Maite Artolak 'Albiste Faktorian'.

  • 18:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken asteotan albiste izan diren hainbat gairen errepasoa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak Maite Artolarekin 'Faktoria'n: Nafarroako hiriburuan urriaren 8an izandako etxe hustuketa, Udalak planteatzen duen Udaltzaingoa eredu berria, San Fermin jaietan izandako bortxaketari lotuta Udalak duen erantzukizuna, Mola eta Sanjurjo general frankisten deshobiratzeak, Altsasun izandako gertakariak, Nafarroako Gobernua prestatzen ari den Etxebizitza Legea, Udalak garraioaren arloan dituen lehentasunak, Alde Zaharreko bizilagunek autoen sarrerak mugatzeari buruz egindako proposamena eta Udal haurtzaindegiek D ereduko gelak zabaltzeari buruzko balorazioa.

zko balorazioa.