Itxi

Albisteak

Azaroak 21

Kirmen Uribe, astelehenean, 'Faktoria' saioan

G.U.

EiTB

Idazle ondarrutarra Elkarrekin esnatzeko ordua nobela berria aurkeztera etorriko zaigu. Bestalde, Hotzaldi ekimenari buruz ere arituko gara.

  • Kirmen Uribe

    Kirmen Uribe

Kirmen Uribe idazlea izango da astelehen honetan, azaroak 21, 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Idazle ondarrutarrarekin hitz egingo du Manu Etxezortuk, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberria aurkezteko. Gainera, Maite Artola Hotzaldi ekimenaz arituko da Garazi Solis arduradunarekin.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Niko Cuenca aekonomilaria galdera bati erantzuten saiatuko da lehen-lehenik: zergatik dago argindarra hain garesti? 8:30ean, solasaldian izango dira Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, Martin Garitano eta Javier Diaz Noci. 9:30ean, Hotzaldi ekimena izango dugu hizpide Garazi Solis arduradunarekin, eta erabiltzaile baten iritzia ere entzungo dugu. Ordua amaitu aurretik, Bernardo Atxagaren gogoeta entzungo dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Eneko Dorronsororekin hitz egingo dugu Australian egin dute trikipoteoaz. Maysha izango dugu ondoren, eta, kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu. 11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Jarraian, Kirmen Uriberekin arituko gara solasean. Asteartean egingo du Bilboko Kafe Antzokian Elkarrekin esnatzeko ordua nobelaren aurkezpena, eta, bezperan, gurean izango dugu.

12:00etan, Ekogunea tartea zabalduko dugu Amaia Otazorekin, eta Hondakinen Murrizketa asteaz arituko zaigu. Bestalde, Zinebiri ere egingo diogu tartea, astelehenean emango dutelako Europa Transit egitasmoan Bulgariako Plovdiv hirian grabatutako dokumentala. Xuban Intsaustik berak azalduko digu zer kontatzen duen dokumentalak eta nola egin duten. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagaren showa ere izango dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

ugu 'Faktoria'.