Itxi

Albisteak

Urtarrilak 19

Bingen Zupiria Kultura sailburua, ostegunean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Gainera, San Sebastian bezpera izanik, Eneko Goia Donostiako alkatearekin hitz egingo dugu, baita Donostiako hiritar merezimendu dominak jasoko dituzten Xabier Astrain eta Ainitze Blancorekin ere.

Bingen Zupiria Kultura sailburua izango da, ostegunean, 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Gainera, San Sebastian bezpera izanik, Eneko Goia Donostiako alkatearekin hitz egingo dugu, baita Donostiako hiritar merezimendu dominak jasoko dituzten Gimnastika Uliako Xabier Astrainekin eta Jakintza ikastolako ikasle ohi Ainitze Blancorekin ere.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, Eneko Goia Donostiako alkatearekin hitz egingo dugu hiriaren jai handiaz. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan 'abusu' eta 'gehiegikeria' hitzak aipatuko ditu. 9:40 aldera, Bingen Zupiriarekin ariko gara solasean.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Moskun den Easo abesbatzaren berri izango dugu. Jarraian, Donostiako hiritar merezimendu dominak jasoko dituzten Gimnastika Uliako Xabier Astrain eta Jakintza ikastolako ikasle ohi Ainitze Blanco izango dira gurekin. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, berriz, FITUR azokan izango gara Euskal Herriko standei begira. Ondoren, Mikel Chamizok Felipe Gorriti konposatzailearen biografia ekarriko digu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu.

12:00etan, Mattin Lerissa Nafarroa Behereko kantari gaztearen lehen diskoa ezagutuko dugu: Bidez Bide. Ordua amaitu aurretik, berriz ere joko dugu FITURera.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/