Itxi

Albisteak

Urtarrilak 20

Xabi Solanoren bisita izango dugu San Sebastian egunean, 'Faktoria'

G.U.

EiTB

Musikari hernaniarraren lan berria ezagutuko dugu. Gainera, Donostiako haur danborradan izango da zuzenean Oihane Egurtza lankidea eta Hiritar Merezimendu Dominen banaketa kontatuko du Unai Urreagak.

  • Xabi Solano. Argazkia: Elkar

    Xabi Solano. Argazkia: Elkar

Xabi Solanoren bisita izango dugu San Sebastian egunean, 'Faktoria' saioan. Donostiarren egun handian, haur danborradaren berri emango digu Oihane Egurtza lankideak, eta Hiritar Merezimendu Dominen banaketa ekitaldiaren jarraipena egingo du Unai Urreagak. Solanoren Ereñotzu lan berriaren xehetasunak emango dizkigu 11:00etan.

Saioa 07:00etan hasiko da, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Hasteko, Euskadi Irratiaren unitate mugikorrarekin bat egingo dugu Donostian, San Sebastian eguna nola doan jakiteko, Unai Urreaga lankidearen eskutik. 08:30ean, solasaldian izango dira Maite Ubiria kazetaria, Felipe Juaristi kazetari eta idazlea eta Joseba Arruti kazetaria. Trumpen kargu jabetzea izango dugu mintzagai, eta Washingtonen bizi den Martin Dieterrekin hitz egingo dugu, Boiseko alkatearen anaiarekin. 09:00etan, berriz egingo dugu bat Unai Urreagarekin Donostian. 09:30ean, europarlamentarioak nola bizi diren ezagutuko dugu Izaskun Bilbao, Maite Pagazaurtundua eta Josu Juaristirekin.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehen-lehenik, Mikel Gartziak eta Jurdan Arretxek asteko titularrak aztertuko dituzte. Kirol aurrerapena egin ondoren, Urdaibai Bird Center zentroarekin bat egingo dugu, Edorta Unamunorekin hitz egiteko.

11:00etan, Xabi Solano musikari hernaniarrarekin hitz egingo dugu Ereñotzu lan berriaz. 11:30ean, Donostiara joko dugu berriz, haur danborradaren atarikoak egiteko Oihane Egurtza lankidearekin. Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea zabalduko dugu gero, eta, jarraian, Lakuntzako San Sebastianen berri ere jasoko dugu.

12:00etan, Donostiako haur danborradaren hasiera eta Hiritar Merezimenduaren Dominen banaketa ekitaldiaren berri izango dugu. Jarraian, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten eduki nagusien aurrerapena egingo digu. Gainera, Ane Muñozen zinema proposamena ere entzungo dugu.

07:00etatik 13:00etara arituko da lanean 'Faktoria'.