Itxi

Albisteak

Otsailak 22

Joxe Arregi teologoa, asteazkenean, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Gainera, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua ezagutuko dugu, eta kanten tripak astintzeko eguna izanik asteazkena gurean, Ruper Ordorikaren 'Martin Larralde' kantuaren barrenak ezagutuko ditugu.

Joxe Arregi teologoa elkarrizketatuko dugu asteazken honetako 'Faktoria' saioan. Juan Kruz Mendizabalen kasuaren ondoren emandako iritziak eta gogoetak azalduko ditu Maite Artolak egindako elkarrizketan. Gainera, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua ezagutuko dugu. Besteak beste, autopsiak egiten dituzte bertan, argitu gabeko heriotzak ikertzeko. Bestalde, 'kanten tripak' astintzeko eguna da asteazkena gurean. Ruper Ordorikaren 'Martin Larralde' kantuaren barrenak ezagutuko ditugu.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango dira Javier Arrieta, Hedoi Etxarte eta Eguzki Urteaga. Aurrekontuen legea Gobernu bileran aurkeztu ondoren, aurrekontuen legeak prozedura parlamentarioa hasiko du Legebiltzarrean. Solasaldiko gaietariko bat izango da. Testuinguru horretan elkarrizketatuko dute Josune Gorospe, EAJko legebiltzarkidea.

09:00etako albiste errepasoaren ostean, Joxe Arregi elkarrizketatuko dugu. 09:30ean, ekonomia tartean, portuetako zamaketarien lanaz eta haien sektoreaz arituko da Adrian Zelaia aditua. 09:45ean, Koldo Almandozen zinema tartea izango dugu. Zinegoak jaialdia izango du hizpide.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Markinara joko dugu. Inauterietan ez da antzararik izango, eta horri buruz arituko da jai batzordeko kide bat. Jarraian, Kattalin Minerren gogoeta entzungo dugu. Kirol aurrerapena izango dugu ondoren, eta Juanjo San Miguel lankideak Frantziaz hitz egingo digu.

11:00etan, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua ezagutuko dugu, Lierni Ibargutxik egindako erreportajean. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin berriketan arituko gara, etxekoa ezagutu gabe nazioartera joateaz.

12:00etan, 'Kanten tripak' atalaren baitan, beste kantu bat aletuko dugu: Ruper Ordorikaren 'Martin Larralde'. Gainera, kaleko katuen esterilizazioaz hitz egingo dugu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.