Itxi

Albisteak

Otsailak 27

'Aundiya' filmari erreparatuko diogu, astelehenean, 'Faktoria' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

Filma editatzeko lana bukatuta, zinema-aretoetan estreinatzetik gero eta gertuago dago. Lan horiek nola doazen galdetuko diegu Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariei.

Oscar gauaren biharamunean, euskaraz orain arte egin den zinema ekoizpen handiena izango denari erreparatuko diogu 'Faktoria'n. Aundiya filma editatzeko lana bukatuta dago, eta zinema-aretoetan estreinatzetik gero eta gertuago. Lan horiek nola doazen galdetuko diegu Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariei. Horrez gainera, euskara irakasteko bere metodoa probatzen hasi den Gilles Barnemougle baionarrarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. Lehen-lehenik, Begoña Del Tesok Oscar gauak eman duenaren berri emango digu. Jarraian, Garellanoko autobus geltokiaren lehen lanegunaz ariko gara. 08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos, Martin Garitano eta Jesus Prieto. 09:30ean, Jon Garañok eta Aitor Arregik azalduko digute nola doan Aundiya filmaren ekoizpena. Eta saioa amaitu aurretik, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, Gilles Barnemouoglerekin hitz egingo dugu. Euskara irakasteko bere metodoa probatzen hasi da baionarra, Haize Hegoa taldeko kideekin. Metodoa zertan datzan azalduko digu. Maysharekin ere hitz egingo dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.

11:00etako ordua kirol solasaldiarekin hasiko da. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. Ondoren, Oscar sariez hitz egingo dugu, Begoña Del Teso adituarekin. Aitziber Almandoz fisioterapeutak "Su galduaren bila" ipuina idatzi du arnas arazoak dituzten umeei laguntzeko. Nolako laguntza ematen dien kontatuko digu jarraian.

12:00etan, Kutxa Ekogunearen tartea zabalduko dugu Maitane Alvarezekin, sendabelarrekin egindako ukenduez eta kremez aritzeko. Gainera, Ataungo organo barrokoarekin Leonard Cohenen 'Hallelujah' kantuaren bertsioa egin duen bikotea ere izango dugu: Jon Munduate eta Leire Agirre. Emakume boxeolariak aipatuko ditugu, eta, saioa amaitu aurretik, ohi legez, Tania Arriagaren tartea izango dugu. Etxeko trapu eta gauzekin mozorroak nola egin proposatuko digu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz