Itxi

Albisteak

Martxoak 21

Zumaian Gerra Zibilean kanporatutako 250 lagunen historia, 'Faktoria'n

G.U. | ERREDAKZIOA

Bestalde, apirilaren 8rako ETA armagabetuta egongo dela jakin ondoren, Gorka Espiau Aguirre Lehendakaria Centerreko adituarekin mintzatuko gara hemendik aurrera gerta litekeenaz gogoeta egiteko.

Zumaian Gerra Zibilean kanporatutako 250 lagunen historia kontatuko dugu, asteartean, 'Faktoria'n. Igotz Alkorta izan da Zumaian, erbesteratu ziren bi emakumeren testigantza jasotzen. Lore Albizu eta Margarite Albizu oso ume zirela bidali zituzten herritik. Bestalde, apirilaren 8rako ETA armagabetuta egongo dela jakin ondoren, Gorka Espiau Aguirre Lehendakaria Centerreko adituarekin mintzatuko gara hemendik aurrera gerta litekeenaz gogoeta egiteko.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Laura Mintegi, Javier Arrieta eta Javier Diaz Noci. 09:30ean, Gorka Espiaurekin hitz egingo dugu ETAren armagabetzeaz. Halaber, enpresetan aisialdirako euren langileei egiten dieten eskaintzaz hitz egingo dugu. Besteak beste, Arabako Teknologia Parkean eta Martin Ugalde Kultur Parkeko jardunak ezagutuko ditugu. Amaitzeko, Eli Larrinagaren sinadura ere jasoko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Julen Idigoras Gazteako lankidearekin hizt egingo dugu, Maketa Lehiaketan botoa emateko epea zabaldu delako. Jarraian, Linkedin sare soziala lana aurkitzeko tresna ona ote den jakiten lagunduko digu Oihane Ibañezek, Donostik enpresako arduradunetako batek. Jon Santxezek puri-purian dagoen aktualitatea ekarriko digu gero. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, ekologia sozialaz hitz egiteko.

11:00etan, Zumaian Gerra Zibilean kanporatutako 250 lagunen historia ezagutuko dugu.  11:30ean, Carlos Cid eta Xabier Amuriza direnez eta ez direnez arituko dira.

12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Berdela prestatuko dituzte gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.