Itxi

Albisteak

Martxoak 30

Korrika izango da osteguneko 'Faktoria'ren ardatz nagusia

G. U. | ERREDAKZIOA

Gainera, Hasier Etxeberriaz ariko gara Bernardo Atxagarekin, solasaldian. Antxoaren kanpaina ere izango dugu hizpide, eta Arranoa musika taldea ezagutuko dugu.

Korrika izango dugu ardatz, ostegunean, 'Faktoria' saioan. Otxandioko alkate Urtzi Armendarizek herrian, euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren hasiera ekitaldiaren aurretik, bizi duten giroaren berri emango digu albistegian. Gainera, Korrikaren 20 urteotako historiari buruzko erreportaje berezia emango dugu magazinean. Bestalde, Hasier Etxeberriaz ariko gara Bernardo Atxagarekin, solasaldian. Antxoaren kanpaina ere izango dugu hizpide, eta Arranoa musika taldea ezagutuko dugu, Paxkal Indo eta Mixel Etxekopar musikariekin.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, Otxandioko alkatearekin hitz egingo dugu Korrikaren hasierak herria sortutako giroaz. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albisteen errapasoaren ondoren, Bernardo Atxagarekin mintzatuko gara Hasier Etxeberria lankide eta idazle zendu berriaz. 09:30ean, antxoaren kanpainari buruz arituko dira. Berdelaren kuota gaindituta, bokarta denboraldiaz arituko dira Miren Garmendia Gipuzkoako kofradien federazioko idazkaria eta Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako arrantza zuzendaria. Oihane Yustosek Getariako portutik kontatuko digu harrapaketak nolakoak izan diren gauean. Saioa amaitu aurretik, Ibon Sarasola 'inhabilitazio' hitzaz ariko zaigu.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Tere Belokik Korrikaren 20 urteoi buruz egindako erreportajea ematen hasiko gara (aletuta emango dugu saioan). Ondoren, Idoia Torregarairen umore printza izango dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, Mikel Chamizoren biografia musikatuaren tartea zabalduko dugu, Monteverdiz hitz egiteko. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, Korrikaren erreportajeari helduko dogu berriz ere.

12:00etan, Arranoa musika taldea ezagutuko dugu Paxkal Indoren eta Mixel Etxekoparrekin. 12:30 aldera, berriz, Tere Belokik Korrikari buruz egindako erreportajearen 3. zatia entzungo dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia