Itxi

Albisteak

Gizartea

'Anaiak neurri guztiak hartzen zituen errepidean bizikletaz ari zela'

Zuriñe Larrinagaren anaia, Joseba, bizikleta istripuz hil zen duela lau urte. Aitor Artzaren lagunak, Jonek, berriz, istripu larria izan zuen Tolosan. Bizikleta eta autoen inguruan solasaldia.

  • Joseba Larrinaga omenaldia

    Joseba Larrinaga omenaldia

    17:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizikletak errepidean, eta autoak ere bai. Nahitaez errepidea konpartitu behar dute, eta, batzuetan, ondorio larriak izaten dira elkar bizitza horretan. Hego Euskal Herrian, txirrindulari bat hil zen iaz. Istripuak, baina, gehiago izan ziren. EAEn, 56 txirrindulari zauritu ziren 2016an. Zuriñe Larrinaga, eta Aitor Artzarekin aritu gara 'Faktoria'n gaiaren inguruan hizketan. Zuriñeri, Joseba anaia hil zitzaion. Aitorren lagunak, Jonek, berriz, istripu larria izan zuen duela gutxi.