Itxi

Albisteak

Asteartean

Nagua Alba eta Ander Eizagirre, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Euskadiko Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi eta Espainiko Kongresuko diputatua izango da elkarrizketatu nagusia. Ondoren, Ander Izagirre kazetari eta idazlearen bisita espero dugu.

  • Nagua Alba

    Nagua Alba

Nagua Alba Euskadiko Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi eta Espainiko Kongresuko diputatua izango da asteartean Euskadi Irratiko 'Faktoria'ko elkarrizketatu nagusi, politika arloan. Goizeko 09:00etatik aurrera erantzungo ditu Maite Artolak egindako galderak. 09:30etatik aurrera, berriz, Ander Izagirre kazetari eta idazlearen bisita espero dugu. Saiakerako Euskadi Literatur saridun izendatu berri dute Potosi lanagatik. Boliviako haur meatzarien lanaz, literaturaz eta kazetaritzaz hitz egingo dugu harekin. Magazinean, bestalde, Markel Gajate 'Go!azen' eko aktorearekin hitz egingo dugu, ondo lo egitearen garrantziaz ariko gara, eta 'Sukaldari dema' ere izango dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:55ean, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren iritzi tartea entzungo dugu. 08:00etan, basoen zaintzaz eta suteez ariko zaigu Mikel Reparaz Nafarroako basozaina. Ondoren, Niko Cuencaren ekonomia azlpenak entzungo ditugu, eta 08:30ean, solasaldirako tartean, Laura Mintegi, Andoni Unzalu eta Iñaki Galdos arituko dira aktualitatearen analisia egiten. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren, Nagua Alba elkarrizketatuko dugu. 09:30ean, berriz, Ander Izagirrerekin ariko gara solasean.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, egun Australian bizi den Markel Gajate ETB1eko 'Go!azen' telesail arrakastatsuko aktorearekin hitz egingo dugu. Jarraian, Maysharen tartea izango dugu. 10:30 aldera, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabalekin portaeraren matematikaz hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, direnez eta ez direnez ariko dira Xabier Amuriza, Karlos Zid eta Nerea Ibarzabal. 12:00etan, 'Sukaldari Dema'  izango dugu, eta Pili Manterolak eta Igor Zalakainek kale aza izango dute euren errezetak proposatzeko osagai nagusia. 12:30ean, berriz, ondo lo egitearen garrantziaz hitz egingo digu Amaia Urrutiak, Gurutzetako neumologo eta loaren unitateko medikuak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz