Itxi

Albisteak

Ostegunean

Alberto Barandiaran eta Iñigo Astiz kazetariak, 'Faktoria' albistegian

ERREDAKZIOA | G.U.

Argitaratu berri duten Ez duzu abusatuko liburuaz hitz egingo dute. Gainera, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua elkarrizketatuko dugu.

  • Alberto Barandiaran

    Alberto Barandiaran

Alberto Barandiaran eta Iñigo Astiz kazetariek, Miren Rubiorekin batera, Ez duzu abusatuko liburua idatzi eta argitaratu berri dute. Eliza katolikoaren baitan izan diren sexu-gehiegikerien inguruko kasuak bildu dituzte bertan, Gipuzkoan oihartzun handia izan zuen Juan Kruz Mendizabal, Kakux, apaizaren kasua, besteak beste. Ostegunean, 09:30ean, elkarrizketa egingo die Iñigo Alustizak.

Aurrez, aktualitateari buruzko solasaldian batuko dira, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi. Tarte honetan, elkarrizketa egingo diogu Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuari. Bihar bertan bozkatuko dute Kongresuan, kupo eta kontzertu ekonomikoaren legeak.

Ostegunero moduan, Ibon Sarasolak hitz baten inguruan argibideak emango dizkigu.

Magazinean, berriz, EUSKAL SELEKZIOA - TXEKIA partidaren atarian, Iraia Iturregirekin hitz egingo dugu. Gainera, Histocell enpresak birsortze medikuntzan egiten duen lana ezagutuko dugu eta Kultura Bonuaren inguruko argibideak emango ditugu. Bestalde, LSB Ana Lesbikomikiari buruz hitz egingo digu Aintzane Muguruza GEHITUko koordinatzaileak, eta PISA txostenak talde-lanaren inguruan eman dituen emaitzak aztertuko ditugu Eneko Uharte irakaslearekin.