Itxi

Albisteak

Ostegunean

Anjel Lertxundiri hurbileko elkarrizketa, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, Durangoko Azokan sartuko gara, gertatzen den guztiaren berri emateko.

Anjel Lertxundi idazlea elkarrizketatuko du Maite Artolak osteguneko 'Faktoria albistegian. Gainera, Bruselan mobilizazio handia espero da Kataluniako elkarte independendistek deituta, eta Mikel Rotaetxe lankideak kontatuko digu guztia bertatik. Magazinean, bestalde, Durangoko Azokara joko dugu, eta Joseba Irazoki, Julen Axiari eta Manex Axiari musikariekin hitz egingo dugu handik zuzenean.

07:00etan hasiko da albistegia. 07:55 aldera, Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:45 aldera elkarrizketatuko dugu Anjel Lertxundi.

10:00etan, Ainhara Zuazabeitiak hartuko du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Hasteko, arkitekturaz ariko zaigu Mireia Roca. Jarraian, umeen sexualizazioaz ariko gara, eta, 10:30ean, nazioartera begira jarriko gaitu Juanjo Sanmiguel lankideak. 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Durangoko Azokan sartuko gara Juan Ramon martiarena lankidearekin, eta Joseba Irazoki, Julen Axiari eta Manex Axiari musikariekin hitz egingo dugu zuzenean.

12:00etan, Peio Igoa Urepeleko artzainarekin ariko gara solasean, udan Alpeetan izan baita ardi eta guzti, eta, segidan, Urdaibai Bird Centerretik sartuko zaigu Edorta Unamuno.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia