Itxi

Albisteak

Astelehenean

Droga kontsumoari ertz guztietatik heldu nahi diogu 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Gainera, kale garbitzaileen eta zabor biltzaileen greba deialdiari ere erreparatuko diogu, eta Durangoko Azokaren balorazioa jasoko dugu

  • Hainbat droga mota

    Hainbat droga mota

Gurean poliziak atzemandako droga inkautazioei buruzko berriak maiz maiz iristen ari zaizkigun honetan, droga trafikoak gora egin ote duen galdetuko diogu astelehenean, 'Faktoria'n Gorka Muñoa Errenteriako Ertzain Etxeko bigarrenari. Eta droga konsumoari buruzko ertz ugariri erreparatuta, Tere Belokik egindako erreportaje eskainiko dugu. Besteak beste, Xabier Huarte politoxikomano ohiaren testigantza eta  hainbat adituren  iritzia jasoz, ikuspegi mediku eta psikologikotik.

Horrez gain, Gipuzkoako udal gehienei eragingo liokeen kale garbitzaile eta zabor biltzaileen greba deialdiari lotuta,  ELAko Jose Luis Ugarte elikarrizketatuko dugu albistegian eta Durangoko Azokaren balorazioa jasoko dugu Nerea Mujika GEREDIAGA elkarteko buruaren eskutik.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia