Itxi

Albisteak

Asteartean

Diesel motorren etorkizunaz eta emakumeen salerosketaz,'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

RACeko Mario Garcia, EHuko Ingenieritza eskolako Luis del Portillo eta Iñaki Barcena Ekologista Martxaneko kidea izango ditugu. Bestalde, Amelia Tiganusen lekukotza jasoko dugu emakumeen salerosketez.

Diesel motorrarenak egin al du? Zenbat kutsatzen du erregai horrek? Eta Europatik zein araudi dator? Diesel ibilgailuak autogintza merkatutik kanpora geratuko al dira laburrean? Galdera horiei denei erantzungo die astearte honetako 'Faktoria'k. Helburu horrekin egina dute hitzordua, goizeko 09:30etik aurrera, RACeko Mario Garciarekin, Luis del Portillo EHuko Ingenieritza eskolako motorren saileko zuzendariarekin eta Iñaki Barcena Ekologista Martxaneko kidearekirekin. Gainera, unitate ibilitaria Iruñeko Toyota kontzesionariora mugituko da, aldaketa guzti horiek salmentetan zein eragin izan duten bertatik bertara ikusteko.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustizak gidatuta. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Eguzki Urteaga, Iñaki Galdos eta Iker Rioja. Tarte horretan, erraustegiaren kontrako egunaz ariko gara Juanmi Galatas Erraustegiaren Kontrako Plataformako kidearekin.

09:30ean helduko diogu diesel motorraren gaiari, eta, ordua ixteko, Itxaso Mendiluze arte komisarioaren tartea entzungo dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Amelia Tiganusen lekukotza ezagutuko dugu: emakumeen salerosketa sareei eta prostituzioari biziraun ostean, egoera hori bizi duten emakumeei ahotsa ematen die han eta hemen. Besteak beste, feminicio.net plataforman. Segidan, Eneko Axpe 'Maysha'rekin hitz egingo dugu, eta 10:30ean, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu Jokin Aldazabal lankidearekin, baso jardunaldiez hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Nerea Ibarzabalen, Xabier Amurizaren eta Karlos Ciden tartean, herri mobilizazioak izango ditugu hizpide: azken aldiotako herri mobilizazioen harira (M-8ko greba eta pentsiodunen borrroka) Nola eragin agintariengan? Mobilizazio gehiagorekin ala botua aldatuz?

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, krepeak proposatuko dizkigute Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, Imanol Ituiñoren magia tartea izango dugu.

07:00etatik 13:00etara, martxan izango da 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz