X

Irratia zuzenean

Siriaz Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza, 2018ko apirilaren 17an

Azken ordua

Pentsioak igotzea adostu dute EAJk eta Espainiako Gobernuak

Itxi

albisteak

Asteartean

Siriaz, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

2018/04/16

Mikel Ayestaran EiTBren berriemailearekin eta Karlos Zurutuzarekin aztertuko dugu herrialde hartako egoera. Bestalde, Julen Linazasoro zibersegurtasunean adituak sakelakoak nola babestu azalduko digu.

  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuek eta indar aliatuek asteburu honetan Sirian egin dituzten misil erasoen ondoren zer aldatuko den galdetuko du astearte honetako 'Faktoria'k. Asmo horrekin elkartuko ditu Mikel Ayestaran EiTBko berriemale berezia eta Karlos Zurutuza kazetaria. 09:30etik aurrera izango da hori. Gainera, magazinean, sakelakoen bidez partakatzen dugun informazioa babesten ikasiko dugu.

07:00etan hasiko da albistegia, Iñigo Alustiza gidariaren eskutik. 07:55 aldera, Maite Artolak hartuko du lekukoa, eta Amatiñoren zutabea entzungo dugu. 08:00etan, Joseba Barandiaranen ekonomia tartea entzungo dugu. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Maite Ubiria, Xabier Riezu eta Iker Rioja. 09:30 aldera ariko gara Siriaz Karlos Zurutuzarekin eta Mikel Ayestaranekin, eta ordua Itxaso Mendiluze arte komisarioarekin itxiko dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du gidaritza, magazinari ekiteko. Hasteko, Maysharen 'Arts&Science' tartea entzungo dugu eta, ondoren, Julen Linazasoro zibersegurtasunean adituak argituko digu sakelakoen bitartez konpartitzen dugun informazioa nola babestu. Jarraian, 'Ekosfera' tartea zabalduko dugu, Jokin Aldazabal lankidearekin, ekologia sozialaz hitz egiteko.

11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, 2018ko errenta aitorpenari buruzko zalantzak argitzen saiatuko gara, eta, segidan, Nerea Ibartzabal, Karlos Cid eta Xabier Amurizaren arteko solasaldia izango dugu.

12:00etan, 'Sukaldari Dema'n, sukaldariek ilarrak nola prestatu erakutsiko digute Pili Manterolak eta Igor Zalakainek. 12:30ean, gainera,Sofia Machin eta Ander Lopez youtuber kantariak ezagutuko ditugu.

7:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena