Itxi

Albisteak

Ostegunean

'Mozal' legea, Laura Garrido eta euskara batua, 'Faktoria'n

ERREDAKZIOA | G.U.

Solasaldian elkarrizketatuko dugu Garrido, eta hitz egingo dugu 'mozal' legeaz; Bestalde, Irene Arrarats 'Berria'ko kazetariak euskara batuaren erronkez idatzi duen artikuluaz hitz egingo digu.

  • Laura Garrido

    Laura Garrido

Ostegun honetan ere, edukiz beteta etorriko da 'Faktoria'. Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Joseba Arruti kazetariekin egingo duten solasaldian, hiri segurtasun edo ‘mozal’ legearen baitan zabaldu diren zigor-espedienteei buruz arituko gara, besteak beste. Bertan elkarrizketatuko dugu baita ere, Laura Garrido PPko legebiltzarkidea. Ibon Sarasola hizkuntzalariaren tartearen ostean, Irene Arrarats Berria egunkariko arduradunarekin arituko dira, Jakin aldizkarian euskara batuaren erronkei buruz idatzi duen artikuluan jaso dituen gogoetez.

07:00etan hasiko da saioa, Igotz Alkortaren gidaritzapean. 07:50 aldera, Iñigo Alustizak hartuko du lekukoa, eta Aingeru Epaltzaren sinadura entzungo dugu. 08:30ean, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Joseba Arruti izango ditugu solasaldian, aktualitateari errepasoa egiten. 09:15 aldera, 'mozal' legeaz zabaldu diren espedienteez hitz egingo dugu talde animalistetako Oier Korta Zumaiako alkatearekin, Jon Zerezorekin eta Zumaiako talde femninistako Maddirekin. Jarraian, 09:25 aldera, Laura Garrido PPren legebiltzarkidea elkarrizketatuko dugu. 09:45ean, Ibon Sarasolaren euskara gomendioen ostean, Irene Arrarats Berria egunkariko arduradunarekin arituko dira, Jakin aldizkarian euskara batuaren erronkei buruz idatzi duen artikuluan jaso dituen gogoetez.

10:00etan, magazina jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, gramatika erakargarri egingo digu Beatriz Fernandezek. Ondoren, Bergarako Ereindajan, bertako elikagaien topagunea, ezagutuko dugu: hurbilekoak eta sozialki justuak diren kontsumo-ereduak garatu eta indartzeko proiektu honetaz hitz egingo digu Iraitz Salegik, egitasmoko kideak. Segidan, Filosofiaren historia gaurkotua ekarriko digu Markos Zapiainek, eta 11:00etako kirol aurrerapenaren ondoren, Mikel Chamizo musika konposatzaile eta kazetariren tartea izango dugu. Ondoren, ETBko kiroletako lankide dugun Asier Aranguren kazetariak Xabi Prieto futbolariari buruzko Bihotz txuriurdina dokumentalari buruzko xehetasunak aurkeztuko dizkigu.

12:00etan, Puntu.eus plataformak saritutakoekin egingo dugu berba: Arkaitz Goikoetxea Munitibarreko alkatea (Munitibar saritu dute bere webean euskara gehien duen herria delako) eta Mikel Alonsotegi Aulestiko alkatea (Aulesti da puntu.eus domeinu gehien duen herria). Segidan, 'Musika eta Bizitza' tartean, Amancay Gaztañaga izango dugu.

10:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia