Itxi

Albisteak

Astelehenean

'Faktoria' berezia, Makina-erremintaren biurtekoa dela eta, BECetik

ERREDAKZIOA | G.U.

BECen izango gara biurtekoaren inaugurazio egunean. Bestalde, Xabier Castrillonek arrauna ezagutzeko argitaratu duen liburuaz ariko gara magazinean.

Astelehenean zabalduko ditu ateak BECen egiten den azoka inportanteenak, Makina-erremintaren biurtekoak. Inaugurazio ekitaldiaren atariko, bertan izango da 'Faktoria'. Xabier Ortueta AFMko zuzendari nagusiarekin, Xabier Basañez BECekoarekin eta sektore horretako enpresa ordezkariekin arituko gara 07:50etik aurrera. Bestalde, magazinean, Xabier Castrillorekin hitz egingo dugu, Arrauna ezagutzeko kronika: 2003-2017 denboraldiak bere liburuari buruz

07:00etan hasiko da albistegia, Igotz Alkortak gidatuta. 07:50 aldera, Iñgo Alustizak hartuko du lekukoa BECetik, eta BECeko zuzendari Xabier Basañez elkarrizketatuko dugu. Segidan, Maddalen Arzallusen sinadura izango dugu. 08:30ean, Laura Mintegi, Ramon Etxezarreta eta Jose Ramon Beloki arituko dira aktualitateari buruzko analisian. 09:20 aldera, AFMko zuzenari Xabeir Ortueta, ADDILAko gerente Amagoia Pascual eta EGAMASTERreko bussisnes development manager Ander Egidazu elkarrizketatuko ditugu. Albistegia amaitzeko, Bernardo Atxagaren zeruko kronika izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du magazinaren gidaritza, eta, hasteko, asteburuko kirol emaitza eta gertakizun guztiak aztertuko dituzte Andoni Urbistondok eta Beñat Zarrabeitiak kirol solasaldian. 10:30ean, Xabier Castrillonekin hitz egingo dugu, Arrauna ezagutzeko kronika: 2003-2017 denboraldiak liburuari buruz. Hondarribiko arraunlariei gorazarre egiteko nahiak 2015ean eraman zuen Castrillon bere herriko arraun taldeari buruzko dokumentazioa batzera. Baina, datuak biltzen, datuak biltzen… arraunari buruzko kronika zabala eta oparoa osatu du.

11:00etako kirol aurrerapenaren ostean, itsasoaz ariko zaigu Xabier Aierdi aditua, eta, 11:30ean, Sunday Suppers ezagutuko dugu, Maite Rosoren eta Maialen Del Pilarren eskutik. Izan ere, mundu osoko hiribururik esanguratsuenetan otorduak antolatzen dituen sare esklusibo honetan sartu berri da Donostia.

12:00etan, Kutxa Ekogunea tartea zabalduko dugu, eta, segidan,Unai Kortak skate elektriko batean ibiltzen erakutsiko digu. Saioa amaitzeko, Tania Arriagaren 'Harriadak' entzungo ditugu, eta lehiaketa izango dugu.

07:00etatik 13:00etara izango da martxan 'Faktoria'.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia