Itxi
'Leku aproposena ez bada ere, Gernikako arbolak hemen egon behar du'

Euskadi Irratia

FAKTORIA

'Leku aproposena ez bada ere, Gernikako arbolak hemen egon behar du'

Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Faktorian izan da. Gaur aldatuko dute Gernikako arbola juntetxe atarian, aurreko zuhaitza lehortu eta hil ondoren. Ingurumen aldetik ez dago leku egokienean, eguzki ordu gutxi ditu, alboan dauden eraikin garaiak ez diote laguntzen baina, Batzar Nagusien atarian jarraitzeko aukera onena dela uste du Ana Madariagak. Hala ere, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak onartu du, "pentsatu behar dugu arbolak ez dituela ehundaka urte aurretik izango".

imagen player
imagen player
imagen player