Itxi
X. Amuriza: 'Bukatu dira nire bertso plazak'

Euskadi Irratia

FAKTORIA

X. Amuriza: 'Bukatu dira nire bertso plazak'

Xabier Amurizak Faktoriako asteroko tartea baliatu du bere agurraren berri emateko: "75 urte betetzen ditut gaur eta momentuak noizbait etorri behar zuen; plazako bertsolaritza utziko dut". Hala, joan den astean Altzon egindako saioa izan du azkenekoa. "Aurrerantzean, ekoizpen literarioarekin jarraituko dut, eta inork hala eskatzen badit, letra egile ere bai, baina plazako ibilerak bukatu dira". Hil honen 19an Bilboko Bidebarrieta liburutegian arituko da "Zein ongi bizi zen Ulises" eleberriaz. Durangaldeko bertsozaleak aldiz, omenaldi ekitaldiak antolatzen ari dira.

imagen player
imagen player
imagen player