Itxi

Faktoria

Goenkaleren azken atala

‘Goenkale’ri agur berezia egin diote ‘Faktoria’n

B.F

EiTB

Langile, aktore eta zuzendari ohiek Euskal Telebistako telesailik arrakastatsuenaren ibilbidea gogora ekarri dute.

Euskal Telebistako telesailik arrakastatsuenaren azken atala gaur gauean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:25etik aurrera.

Euskal produkzio honi merezi duen amaiera emateko, ?Faktoria?n solasaldi berezia egin nahi izan dugu. Horretarako, Joxe Mari Otermin ETBko saio buru izandakoa izan dugu gurean. Telesailaren hasieraz, jatorrizko ideiaz eta izandako bilakaeraz mintzatu da Otermin. 1993an Bristolen Munduko Telebista Publikoen Azokan kokatzen du Joxe Marik ?Goenkale?ren hasiera. BBCren produkzioak ikusteko aukera izan zuten azokan parte hartu ostean eta bertan ikusitako telesail bat hartu zuten erreferente moduan, jende arruntaren istorioak kontatzeko grinari erantzunez.

Olatz Beobide eta Alex Ezkurdia ?Goenkaleko? zuzendariak gurean izan ditugu gaurko egunez. Beobidek adierazi duenez, telesaila zuzendari zein aktoreen harrobia izan da eta familia handia osatu dute lankide guztiek.

Ritxi Lizartza hizkuntzalaria estudioan izan dugu, hizkuntza mailan telesailak suposatu duena azaltzeko. Lizartzak gurean esan duenez, euskara estandarra eta kale hizkeraren artean sortutako eztabaida izan zen nagusi hasiera batean. Lehenengo aukera nagusitu zen eta Lizartzak nabarmendu nahi izan duenez, ?Euskara batuaren aukera nagusitu zen eta, gaur egun, Euskal Telebistan ahaztutako debatea da hori?.

Telesaileko aktoreen ikuspuntua ere kontuan izan dugu eta Itziar Ituño eta Ainhoa Aierbe aktoreak elkarrizketatu ditugu. Nekane eta Leonor telesailari agur esan behar izateak beraien bizimoduetan izandako eraginaz mintzatu dira. ?Goenkale?ren azken atala otsailean grabatu zuten eta Ituiñok adierazi duenez, negarrez beteriko egun hunkigarria izan zen.

Honez gain, 'Goenkale'n adituak diren Imanol Artola eta Joseba Campano izan ditugu gurean, Goenkale Prix izeneko lehiaketan norgehiagoka.