Itxi

Faktoria

Kalakan

‘Kalakan & Friends’ DVDa aurkeztu du hirukoteak ‘Faktoria’n

B.F.

EiTB

Zumarragako Antioko baselizan emandako kontzertuan grabatu zuten beraien lehen DVDa.

Kalakan taldea izan dugu gonbidatu gaurko ‘Faktoria’n. Thierry, Xan eta Jean Michaelek taldearen azken proiektuez mintzatu dira Manu Etxezorturekin.

Elementuak izeneko lehen diskoak izandako arrakastaren ostean, disko honetatik kanpo gelditu ziren kantuekin bigarren lana argitaratu du hirukoteak. ‘B aldeak’ izeneko hau a capella abestutako hainbat abestiz dago osatuta. ‘Faktoria’n nabarmendu nahi izan dutenez, lan honekin, beraien abeslari alderdia nabarmendu nahi izan dute.

Bigarren lan horrez gain, ikus-entzunezko produktu bat du esku artean Kalakan taldeak. Lagunez inguratuta, Zumarragako Antioko baselizan emandako kontzertuaren grabazioa da taldearen lehen DVDa: Kalakan & Friends.

.

.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kalakan