Itxi

Faktoria

Faktoria

Peio Rubio: 'Indartsu eta gogotsu ikusi dut Arnaldo Otegi'

Euskadi Irratia

EiTB

Arnaldo Otegik kartzelan daramatzan zazpi urteetan, hilabetero egin dio bisita Txillarre baserriko nagusiak.

Elgoibarko Txillarre baserria izan zen, bost urtez, Arnaldo Otegi eta Jesus Eguigurenen isilpeko bileren egoitza. Peio Rubio Txillarre baserriko nagusiak hilabetero egin dio bisita Arnaldo Otegiri, kartzelan daramatzan zazpi urteetan. ‘Faktoria’n kontatu digunez, asteburu honetakoa izan da bere azken bisita.

Jesus Eguiguren Euskadiko sozialisten presidente ohiarekin batera izan da Rubio Logroñoko kartzelan. "Arnaldo gogotsu, indartsu eta burua politikoki ondo armatuta” ikusi du Rubiok asteburuan. Gainera, jasotzen dituen bisita ezberdinez, komunikabideetan irakurtzen duen informazioaz eta berak duen analisi politikorako dohainaz baliatuz, bizi dugun une politikoaz “informazio asko” duela nabarmendu du Rubiok.

Asteburu honetako bisitan, Gobernu osaketaren inguruan mintzatu dira Eguiguren eta Otegi. Rubiok ‘Faktoria’n kontatu digunez, irteteko gogo handiz eta indartsu ikusi duen arren, egoera politikoarekin nahiko arduratuta dago Arnaldo Otegi.

gi.