Itxi

Faktoria

Haurrak eta heriotza

Naroa Martinez: 'Heriotza naturaltasunez landu behar da eskolan'

B.F

EiTB

"Betirako loa" edo "bidaia luze batera joatea" bezalako esapideak baztertzea gomendatzen du Naroa Martinez psikopedagogoak.

Naroa Martinez Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta psikopedagogoak 4-5 urteko haurrekin heriotzaren gaia lantzeko proposamen didaktikoa egin du. Gaur goizean, Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan izan da Naroa, proposamen honen nondik norakoak azaltzen.

Naroa Martinezek argitu digunez, hezkuntzak ez ditu heriotzaren gaiari heltzeko behar beste baliabide. Horren ustez, familiek eta hezkuntzaren sektoreko profesionalek ez dituzte behar adina tresna eguneroko gertaera honi aurre egiteko.

Proposamen didaktikoa

Heriotzaren pedagogian oinarritu du Naroa Martinezek bere proposamena. Teoria edo pedagogia metodo honen arabera, heriotza bizitza zikloaren parte dela argi utzi behar zaie haurrei, familia guztietan gertatzen den zerbait dela argi utziz.

Proposamena praktikara eramanda, hilabete batean zehar 4 eta 5 urteko umeekin heriotzaren tratamendurako tailerrak egitea proposatzen du Naroak. Agurrak nola egin, heriotza bizitzaren parte bezala ulertzea eta norbaiten galeraren aurrean emozioei behar den garrantzia ematea naturaltasunez lantzea da proposamen honen helburua.

Umeekin gai hau modu egokian lantzeko, gurasoek ere gaiaz naturaltasunez hitz egiten ikastea ezinbestekoa da. Naroak esan digunaren arabera, “betirako loa” edo “bidaia luze batera joatea” bezalako esapideak baztertu behar dituzte gurasoek. Gainera, heriotza batek eragiten dituen emozioak azaleratu eta umeen aurrean erakusteko beldurra galdu behar dugu.

behar dugu.