Itxi

Faktoria

Incógnita Patagonia

Eñaut Izagirre: 'Esploratu gabeko lur eremu ezezaguna aztertuko dugu'

B.F

EiTB

Martxoan abiatuko dira Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Miles Txileko Patagoniara.

Eñaut Izagirre geografo elgoibartarra izan dugu gonbidatu gaurko ‘Faktoria’n. ‘Incógnita Patagonia’ izeneko espedizioa prestatu du gazteak, Ibai Rico gasteiztarra eta Evan Miles estatubatuarrarekin. Hirurak Txileko Patagonia ezezagunera egingo dute bidaia datorren martxoan.

Txileko Patagoniako bi irlatan, glaziarren egoera eta klima aldaketaren ondorioak aztertzea dira proiektu honen helburuak. Izagirrek kontatu digunez, National Geographicen babesa jaso dute ‘Incógnita Patagonia’ espedizioa aurrera eramateko.

Txikitatik datorkio Eñaut Izagirreri geografiarekiko grina. 25 urte baino ez dituen arren, martxoan abiatuko dutena ez da bere lehenengo espedizioa. ‘Faktoria’n azaldu bezala, proiektu berri hau geografia eta abentura uztartzeko aukera ezin hobea da.

ezin hobea da.