Itxi

Faktoria

Astelehenean

Peiremans+eko Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Joseba Asiron Iruñeako alkatea elkarrizketatuko du Maite Artolak, 9:40ean.

8:00etan emango diogu hasiera asteleheneko ‘Faktoria’ri, Euskadi Irratiko orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Jarraian, Niko Cuenca ekonomista izango dugu gurean, ‘zero klausulak’ mailegua eskatzen ari diren enpresa eta norbanakoez mintzatzeko.

9:00etan, Alemaniarekin konektatuko dugu. Bertatik, Danel Agirre berriemaileak Renania, Sajonia eta Baden-Wuterbergen egingo diren hauteskundeen berri emango digu. 9:40ean, Joseba Asiron Iruñeako alkatea elkarrizketatuko du Maite Artolak.

10:00etan, musikari tartea berezia eskainiko diogu. Peiremans+ taldeko Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda gurean izango dira, atera berri duten diskoaz mintzatzen.

11:30etan, begiradarekin piztu eta funtzionatzen duten gailuez mintzatuko gara. Begiak erabiliz, teknologia aktibatu eta komunikatzeko aukera eskaini nahi duen ‘Irisbond’ proiektuko Eduardo Jauregi izango dugu gurean.