Itxi

Faktoria

Apirilak 8

Hasier Arraizi elkarrizketa, ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Ondarroa, Eibar eta Arrasateko alkateak gonbidatuko ditugu ostiraletako alkate tertuliara.

8:00etan emango diogu hasiera asteko azken ‘Faktoria’ri, orduz orduko informazio zerbitzuarekin. Ordu bat beranduago, 9:00ak aldera, Hasier Arraiz SORTUko presidentea elkarrizketatuko du Maite Artolak.

Ostiraletako alkate tertulian, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea eta Patxi Lejardi Eibarko alkatea izango ditugu solasean.

Magazinean, Loraldia jaialdiaz hitz egingo dugu Imanol Agirre antolatzailearekin eta Aritz Ibañez ‘Joxemiel Bidador’ pastoraleko zuzendariarekin, 11:00etatik gora.

11:30ean, etxegabetze prozesuek haurrengan dituzten eraginez jardungo da Joana Miguelena ikerlaria.

lena ikerlaria.