Itxi

Faktoria

Hasier Arraiz

'Zentzugabea da Erkidegoko hauteskundeak Estatukoekin batera egitea'

Euskadi Irratia

EiTB

Hasier Arraiz SORTUko presidentearen arabera, hauteskunde bakoitzak bere eszenatokia eta momentua eskatzen du.

Hasier Arraiz SORTUko presidentea ‘Faktoria’ saioan izan da gaur goizean. Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak Estatukoekin batera egitearen aukeraz mintzatu da Arraiz, besteak beste.

Iñigo Urkulluk Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saiori jakinarazi zion atzo hauteskundeak ekainaren 26ean egitearen aukera baztertzen ez duela. Urkulluk egindako aipamenen harira, Hasier Arraizek hauteskundeak aurreratzea zentzugabekeria dela esan du. EH Bilduko legebiltzarkideak defendatu du hauteskunde bakoitzak bere eszenatokia eta momentua eskatzen duela, EAEkoek "ez dutelako zerikusirik Estatuko orokorrekin".

o orokorrekin".

o orokorrekin".