Itxi

Faktoria

Maiatzak 16

Unai Rementeriari elkarrizketa, gaurko ‘Faktoria’n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Astigarragako Goldeak Kultur Elkartea ezagutuko dugu, San Isidro egunaren biharamonean.

7:00etan abiatuko da asteleheneko ‘Faktoria’, albistegiarekin. 8.00etatik aurrera, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerro-buruen analisia izango dugu entzungai. Solasaldian, ohiko solaskideez gain, Jon Agirre Such 15M mugimenduko bozeramale ohiaren iritzia jasoko dugu, mugimendua sortu zela bost urte bete direnean.

9:30ean, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu.

Magazinean, Astigarragako Goldeak Kultur Elkartearen lana ezagutuko dugu. 25 urte duen talde honek, baserria, sagardoa eta herri kirolak babesteko egin dute lan.

Bilboko gaueko giroaz ere mintzatuko gara ‘Faktoria’n, bertakoen iritziak jasoz, 12:00etatik aurrera.

etatik aurrera.