Itxi

Faktoria

Abuztuak 11

Sustrajah Band talde lekeitiarra, gaurko 'Faktoria'n

Euskadi Irratia

EiTB

Gainera, Iruñeko Planetarioan perseidak ikusteko antolatu duten plan bereziaz arituko gara.

9:30ean hasiko da osteguneko 'Faktoria' magazina. Jarraian, Euskal Herriko erakunde eta herri ezberdinek euskara sustatzeko egiten dituzten ahaleginak izango ditugu hizpide. Agurainen, ‘75 ordu euskaraz’ jardunaldia antolatuko dute aurki, eta Lasarten, ordea, ‘40 egun euskaraz’ ekimena prestatu dute udazkenerako. Beste adibide bat Txorierritik datorkigu, bertan, irailetik aurrera. futbolaren munduan euskara sustatzeko egitasmoaren nondik norakoak kontatuko dizkigute.

Udako egun hauetan, denon ahoan dauden Perseidak edo San Lorentzoko malkoak ere izango ditugu aztergai. Izan ere, Iruñeko Planetarioan, izar hauek ikusteko plan berezia antolatu dute aurten.

11:00etatik aurrera, Sustrajah Band reggae talde lekeitiarreko kideak gurean izango ditugu.

izango ditugu.