Itxi

Faktoria

Aitor Arrieta ballet dantzaria. Aurrera, hegan, baina hankak lurrean

Aitor Arrieta 22 urteko dantzaria English National Balleteko bakarlari gaztea izango da datorren ikasturtean. Orain arte jorratutako ibilbideaz aritu gara Faktorian.

  • 20:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaztea da Aitor Arrieta dantzari errenteriarra, baina ibilbide oparoa izan du. Ikasturte berrian English National Ballet-en ibiliko da bakarlari gazte postuan.

17 urte zituela Madrilera joan zen Balleta ikastera eta Espainiako dantza konpainia nazionalean ibili da azken hiru urtetan. Asko ikasi du eta oso esperentzia positiboa izan dela aitortu digu.

Aitorren izaera konprometitu eta langilea goraipatu dituzte beren gertukoek. Bai amak eta baita Jon Mayak ere, Arrietaren euskal dantzako lehen irakasleak.