Itxi

Faktoria

Hauteskunde elkarrizketa

'Administrazio publikoko hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa da askotan'

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko bigarrenak onartu du bere alderdiak kanpainarako euskararen inguruan kaleratu duen bideoan "exajerazioa" dagoela.

  • Eneko Andueza

    Eneko Andueza

    17:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hautsak harrotu ditu Alderdi Sozialistak kanpainarako hizkuntza eskakizunen inguruan kaleratu duen bideoak. Gaztelerazko elebakarrak baztertu egiten direla azatzen du bideoak.

'Faktoria'n hauteskunde eztabaidei eskaintzen diegun tartean, Eneko Andueza PSE-EEko hautagaiak aitortu du bideo horretan muturrera eraman dutela gaia, "exajerazioa badago" onartu du baina, aldi berean, administraziorako eskatzen duten euskara maila murriztu nahi dutela esan du Anduezak.

Alderdi Sozialistak bere proposamenean zonaldekako hizkuntza eskakizunak proposatzen ditu. Eneko Anduezaren arabera, "ez da berdina errealitate soziala eta sozilinguistikoa Azpeitian, Bermeon, Karrantzan edo Laguardian". Hizkuntzen mapa berrikusi behar dela defendatu du PSE-EEko hautagaiak.