Itxi

Faktoria

Pili Zabala

'Hizkuntza politika lurralde bakoitzaren egoerara egokitu behar da'

EiTB

Pili Zabala, Elkarrekin Ahal Duguren lehendakarigaia Euskadi Irratiko Faktorian izan da gaur goizean.

  • 15:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

PSE-EEk administrazioan eskatzen den euskara maila kritikatzeko egin duen bideo polemikoa abiapuntu hartuta, Elkarrekin Ahal  Duguren hizkuntza politikaz aritu da gonbidatua. Izan ere, datorren legealdiari begira, Elkarrekin Ahal Duguk C2 profila hezkuntzara soilik mugatzea proposatzen du. Pili Zabalak “euskara ondare gisa” ikusten dutela azpimarratu nahi izan du. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza politika berriskusi beharra dagoela nabarmendu du Elkarrekin Ahal Duguren lehendakarigaiak, lurralde bakoitzaren errealitatetik abiatuta.

Autogobernuaren eztabaidari dagokionez, EAJrekin eta EH Bildurekin ados jartzeko borondatea erakutsi du. Gizarte politikei dagokienez, RGI edo diru sarrerak bermatzeko errenta herritar gehiagorengana iristeko modua egingo dutela jakinarazi du.

Hauteskunde kanpainaren baitan, bere bizilekua erakutsi du Pili Zabalak. Azken egunotan, hautsak harrotu ditu bere ondarearen inguruko eztabaidak. Hala ere, Zabalak adierazi du ez dela bere etxea erakusteaz damutzen, eta “herritarrek politikarien nondik norakoak jakin behar” dituztela azpimarratu du. Berak, duena nola lortu duen badakiela, eta garrantzitsuena, hemendik aurrera egiten duena izango dela adierazi du 'Faktoria'n.

du 'Faktoria'n.