Itxi

Faktoria

Euskal kantagintza

G.Barandiaran: "Euskal kantagintzak ez du helburu komunik orain"

"Zelan kantatu dute gure idazle eta musikariek Euskal Herria", izen hori duen ikastaroa emango dute Elgoibarren Gotzon Barandiaran eta Rafa Ruedak. Ikastaroaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

  • 24:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Musika izan dugu ardatz 'Faktoria'n. Elgoibarko Izarra elkarteak antolatuta, urrian eta azaroan, astean behin eskainiko da euskal kantagintzari erreparatuko dion ikastaroa. Idazle eta musikarien elkarlanak emandako emaitza aztertuko dute Barandiaran eta Ruedak.

Ez da lehen aldia ikastaroa hau eskaintzen dutena eta aurrerapena egin digute Euskadi Irratian. Kantagintzak garaira egokitzeko izan duen gaitasuna aipatu dute eta baita izan diren aldaketa horiei erreparatu ere. "70eko hamarkadan kantagintzak helburu komuna zuela" uste du Gotzon Barandiaranek, "herri eta hizkuntza bat suspertzea". Gaur egun helburu hori lausotu egin dela eta adieraztekotan, beste modu batera adierazten dela uste dute. Ikastaroan gogoeta hauek eta beste hainbat plazaratuko dituzte, izan ere, klase magistral bat baino, solasaldi eta gogoeta gune izatea nahi dute. Ezin bestela, musikaz lagunduta egin diegu elkarrizketa Faktorian.

keta Faktorian.