Itxi

Faktoria

Irailak 30

Txiki Muñozi elkarrizketa, ostiraleko 'Faktoria'n

EiTB

9:00etan, alkate tertuliaren tartean, Zumarraga, Errenetria eta Zamudioko alkateak izango dira.

07:00etan abiatuko da ostiraleko 'Faktoria', albistegiarekin, eta, ordubete geroago, aktualitateari lotutako elkarrizketak eta eguneko lerroburuen analisia izango dugu entzungai.

9:00etan, Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiari egingo dio elkarrizketa Maite Artolak. Jarraian, 9:30ean, alkate tertuliaren tartean, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Igotz Perez Zamudioko alkateak izango dira gonbidatu.

Albiste 'Faktoria'rekin bukatzeko, Javi Landa kale artistarekin egingo dute hitzordua. Corte Art Works proiektuaren berri emango du Landak.

Magazinean, Jurdan Arretxe eta Mikel Garcia kazetariek asteko titularren analisia egingo dute, 10:00etatik aurrerea. 11:00etan, Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016ren berri ematen gerturatuko da Mikel Egibar koordinatzailea.

oordinatzailea.