Itxi

Faktoria

Faktoria

"Aldapan gora" indartsu dator Huntza talde gaztea

Azken aldian sarri entzuten ari garen "Aldapan gora" kantuaren egileak ekarri ditugu Faktoriara. Hauxa da Huntza taldea!

  • 23:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Huntza taldeak bi kantu besterik ez ditu argitaratuak, baina bidean dute diskoa; Durangoko Azokarako prest izatea espero dutena. Taldeko kideak "Faktoria"ra gonbidatu ditugu: "trikipoteo batean sortutako laguntasunetik" osatutako taldea da Josune Arakistain soinu-jotzaile eta abeslariak kontatu digunez.

Musikara oso bide ezberdinetatik iritsitako gazteek osatu dute taldea; 20-23 urte bitartekoak, eta guztiak ere, ikasketetan murgilduta daudenak.

Jendearen belarrietara iritsi den "Aldapan gora" kantuarekin "herri txikietako bizimodua eta Bilboko egunerokoa" elkartu nahi izan dituzte, hain justu, "mendi irteera batean, aldapa arinago izan zedin" asmatutako kantuan.

Disko berriaz galdetuta, "bariatua" izango dela aurreratu digute: "trikitixak pisu handia duen estilo tradizionaletik hasita, oso bestelako doinuetara".