Itxi

Faktoria

Kirmen Uribe

"Gerratik ihes egin behar izan zuen belaunaldi bat ahaztu dugu"

Elkarrekin esnatzeko ordua lan berrian, Txomin Letamendi eta Karmele Urresti benetako pertsonaiak hartzen ditu ardatz, Gerra Zibilaren eta gerra osteko urteetako historia argitara ekarrita.

  • 26:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Faktoria' saioan bisitan izan dugu Kirmen Uribe, nobela berria aurkezteko: Elkarrekin esnatzeko ordua. Idazle ondarrutarrak, lan berrian, fikzioa egiteko aukera alde batera utzi du. Iruditu zitzaion ez zela beharrezkoa pertsonaiarik, istoriorik asmatzea, kontatu nahi zuena kontatzeko. Kontatu behar den historia delako.

Dokumentazio lan handia eta oso beharrezkoa egin du liburua osatzeko Uribek. "Ez dira nire apetak. Benetan gertatu zen hemen agertzen den guztia", esan digu. Txomin Letamendi eta Karmele Urresti senar-emazteek gerran eta erbestean bizi izandakoak, haiekin harremana izan zituzten pertsonaien gorabeherak, ekarri ditu argitara Susa argitaletxearekin kaleratu duen liburuan. "Ilunpetik erreskatatu nahi izan du istorio hau", aitortu du Uribek. Agirre lehendakaria, Telesforo Monzon eta Manu Sotari buruzkoak dira, besteak beste, orrialde hauetan irakurriko ditugunak.

Liburuaren irakurraldi publikoak egingo ditu datozen egunotan Uribek. Bihar, Bilboko Kafe Antzokian, ostiralean, Donostiako Garoa liburudendan, datorren asteartean, hilak 29, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean eta ostegunean, abenduaren 1ean, berriz, Iruñeako Karrikiri Elkartean. Abenduaren 16an, berriz, Baionan izango da.

onan izango da.