Itxi

Faktoria

Disko berria

Gari: "Nostalgiatik ez dugu indarrik jasotzen"

Estutu izeneko disko berrian, Maldanberako kideekin batera, hamar urteko ibilbidearen emaitza batu du.

  • 22:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maldan gora gehiegi ibilitakoa dela aitortu digu Garik 'Faktoria'n, eta, horregatik, mantsoago eta lasaiago, maldan behera joateko unea iritsi zaiola. Hori da Garirekin batera azken urteotan ikusten dugun musikari taldearen izena ere, Maldanbera. Miguel Moyano, Natxo Beltran eta Oier Aldekoa. Rockaren estandarrentzako zuzeneko set ez oso arruntarekin ariko dira zuzenekoak ematen, Estutu diskoa aurkezten. Bihar Garesko Vínculo aretoan joko dute. Areto txikien aldeko apostua egin dute, "ofizioa azpitik landu behar delako, ez goitik", Garik gehitu duenez. Makro-kontzertuen ereduaren aurrean eremu txikiaren aldarrikapena egin du: herri txikietako aretoetan kontzertuak ez galtzearen aldeko aldarrikapena.

"Disko honekin muga berezi bat gainditu dut", esan digu Garik disko berriari buruz galdetuta. Ezustekoz beteriko mundu batetik mundu egonkor batera egin du jauzi, aitortu digunez. Aurrera begiratzeko beharretik sortutako diskoa dela gehitu du. Bizitzari buruz dihardu, baita iraganari buruz ere, baina orainean bizi da, - "nostalgiatik ez dugu indarrik jasotzen", dio - eta etorkizunari aurrez aurre begiratzen dio.

begiratzen dio.