Itxi

Faktoria

Ramon Saizarbitoria

'Idazle batzuek indarkeria erabili egin dute modu oportunistan'

Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Sarasola hizkuntzalaria elkarrekin, Saizarbitoriak Gipuzkoako Urrezko domina jasoko duen astean.

  • 30:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ramon Saizarbitoria idazlea eta Ibon Sarasola hizkuntzalaria elkarrekin elkarrizketatu ditu 'Faktoria'n Maite Artolak, Saizarbitoriak Gipuzkoako Urrezko domina jasoko duen astean.

Saizarbitoriak esan duenez, 'behar bada euskal idazleak ez gara oso esna egon zenbait gairekin baina beste batzuek indarkeria erabili egin dute'.

Bestalde, Fernando Aranbururekin izandako polemikaren harira gaineratu du, bi idazle donostiarrek elkartzeko biderik ez topatu izana etsigarria izan zela beretzat.

Euskara batua onartu zen garaia gogoratuz aipatu du 'hiltzeko arriskuak salbatu zuela euskara' eta euskara modernotasunera ekartzea suposatu zuela batasunak.