Itxi

Faktoria

Faktoria

Amuriza: 'Txapela irabazleari jarrita bukatuko da nire bertso ibilia'

Astearteroko gisan, Xabier Amuriza eta Karlos Ciden tartea izan dugu. 'Faktoria'ko kuttunetako bat!

  • 21:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Miribilla biribila' izango delakoan da Xabier Amuriza. Asteburuan bertan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, eta hari egokitu zaio irabazleari txapela janztea. Alabari jarriko balio, 'erremate perfektua' izango litzatekeela aipatu digu Amurizak 'Faktoria' saioan. Izan ere, bere bertso ibiliaren amaiera etorriko da txapela janztearekin batera.

Karlos Cid aldiz, Miramongo estudioetan izan dugu gaur; Anjel Lertxundik antolatutako "Demagun ehun urte barru" jardunaldietan aritzekoa baita. "Kezka bat planteatzera" etorri dela kontatu digu Cidek; izan ere, "itzulpengintzaren arauak debekatu" egiten omen du haren gisako jarduna. "Txekieratik euskarara itzultzen dut nik, eta ez bata, ez bestea, ez dira nire ama hizkuntzak. Beraz, nola ausartu naiz ni hau egitra?". Hortxe Karlos Ciden kezka.

os Ciden kezka.