Itxi

Faktoria

DSS2016

2016. urtea hondarretan dela, hiriburutzaren azkenak

Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria izan dugu 'Faktoria'n, hiriburutzaren azken ekitaldien berri emateko.

  • 9:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badator Europako Donostia 2016 kultur hiriburutzaren azkena: arduradunek igandean emango diete lekukoa Danimarkako Aarhus eta Zipreko Paphos hiriei. Udaletxean egingo den ekitaldi xume batean izango da hori. Xabi Paya Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria izan dugu 'Faktoria'n,  azken ekitaldien berri emateko.

Lekukoa eman aurretik, ordea, azken ekitaldiez gozatzeko aukera bada oraindik. Polski jaialdian esaterako, "Poloniatik datorren antzerki eta dantza lagin ederrena" erakutsiko dutela azaldu du Payak. Besteak beste, "antzezleak lurrean etzanda daudela, kamarak jasotako irudiekin osatut6ako zine mutua".

Bestalde, ostiralean inauguratuko da Bitakora Kaiera erakusketa; hiriak hiriburutzarako hautagaitza aurkeztu zuenetik hasi eta urtea bukatu bitartekoak bilduko ditu. "Elkarrizketatan, proiektuan parte hartu dutenek lehenbiziko pertsonan kontatuko dituzte beren bizipenak".

Eta ez ahaztekoa; larunbaterako prestatu duten festa. "Tabakalera gune irekia izango da iluntzeko 20:00etatik aurrera".

tatik aurrera".